XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKASLEEI ZENBAIT OHAR

- Gelan tamainu naturaleko mapak jartzea proposatzen dugu, modu horretan edozein leku, aspektu fisiko edo ekonomiko aipatzean bertan egiazta ahal izango dugu eta.

- Eskolak bere espazio txiki horretatik atera behar du.

Experientzia Arloko iharduera oso garrantzitsu bezala, eta prestakuntza eta metodologia egokiez, IRTEERAK indartu behar dira.

Herri bat aurkitzeko eta ondo ezagutzeko ez dago Herri hori ibili eta bertako biztanleekin hitzegitea bezala.

- Eguneroko ihardueretan aurkituz goazen hitz eta izen berriez oso interesgarria izango litzateke hiztegi bat lantzea.

- Liburuaren lagungarri eta osagarri izan daitezkeen hauek bezalako aspektuak aurki ditzakegu: - Argazkiak: Urrutiko gauzak aurkitzen lagunduko digute; batzutan textu baten lagungarri bezala agertuko zaizkigu, beste batzutan berriz, horren ordezkoa egingo dute, dena den, beti da interesgarria horien komentarioa eta deskribapena egitea.

- Datuen kuadroa: Batzutan informazioa baino ez digute eskaintzen, baina bestetan iharduerak aurrera eramateko oinarrizkoak izango zaizkigu,(irakurketa, aurkezpena, azterketa......).

-Lanerako gidoiak: Hauek oroimena lantzea baino gehiago, ikasleari lanean erakusten saiatzen dira.

Eredu hauen estudioa antzeko beste egoeretan aplikatzerakoan bidea erraztu egingo die.

Gidoiak orientatiboak dira bakarrik, beraz irekiak.

Talde bakoitzaren lana izango da bere edukia aldatzea edo zabaltzea.

- Textuak gure kulturaren, historiaren...... jakingarriak aditzera ematen dute, eta modu ez sistematikoz ematen badute ere, beti estudiatzera goazen gaiarekin halako harreman moeta jakin bat bilatzen saiatzen dira.

Textuak hasieran doazenean gaian murgiltzeko elementu eragile bezala balio dakizkiguke, beste batzutan berriz, bere zeregina gaia osotzea izango da.